Gutunak, jasota

Uztarria.eus 2011ko urt. 5a, 12:31

Atzo (asteartea) arratsaldean, Errege Magoen laguntzaileek haur eta gaztetxoen gutunak jaso zituzten. Sanagustinen egon ziren hiru Erregeen pajeak. Gaur iritsiko dira Errege Magoak trenez Azpeitira. 19:00etan hasita, kalejira egingo dute kalez kale eta 20:00etan, udaletxeko balkoira igoko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Goiko argazkian haur bat erregeen laguntzaile bati gutuna ematen. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide