Bidegorria Alde Zaharreraino

Uztarria.eus 2011ko urt. 13a, 12:01

Aste honetan hasi dituzte Enparan Dorretxea eta Alde Zaharra lotuko dituen bidegorria egiteko lanak. Perez Arregi plazatxo ondoan dagoen zubian ere lanak hasi dituzte. Enparan dorretxetik datorren bidegorriak zubiaren ezkerraldean izango du Perez Arregiraino jarraipena. Aldiz, eskuineko aldean autoak aparkatzeko aukera izango da. Laster egingo dute Enparan Dorretxea eta Zelai Luze lotuko dituen bidegorri zatia ere. Udalak jakinarazi duenez, "hilabete barru bukatuko ditugu lanak".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide