Haurrek ere hasi dituzte entseguak

Uztarria.eus 2011ko urt. 14a, 12:08

Atzo, osteguna, egin zuten haurrek sansebastianetako lehenengo entsegua. Haur eta gaztetxo ugari elkartu ziren Izarraitz pilotalekuan, 16:00ak pasatxoan. Hurrengo entsegua hilaren 17an, astelehenean egingo dute eta, azkena, asteartean. Sansebastian Egunean eguerdian irtengo dute kalera danborrak astintzera. Goiko argazkian atzoko entseguko une bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide