Igandera arte irekita

Uztarria.eus 2011ko ots. 9a, 11:43

Azpeitiko ezker abertzaleak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren inguruan duen proposamena azaltzeko erakusketa ireki zuen hilaren hasieran Betharrametan. Datorren igandera arte egongo da irekita; astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta, asteburuetan 12:00etatik 14:00etara. Ezker abertzaleak jakinarazi duenez, "erakusketa arrakastatsua ari da izaten". Goiko argazkian, herritar batzuk ezker abertzalearen proposamenari begira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide