Tortura salatuz

Uztarria.eus 2011ko ots. 14a, 12:19

Atzo, hilak 13, Torturaren aurkako egunaren harira, hainbat ekimen egin zituzten herrian. Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, "Euskal Memoriaren Fundazioak jaso dituen datuen araberaz azken 50 urteotan 10.000 euskal herritar baino gehiago izan dira tortura sufritu dutenak". Horrez gain, "otsailaren 13an gogoan izan ditugu Joxe Arregi eta torturak hil dituen beste hamabi euskal herritarrak", adierazi dute Azpeitiko AAMkoek. Goiko argazkian, Torturaren aurkako egunaren baitan egindako ekimenetako bat. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide