Bota bertsoa 'biribilguneari'

Uztarria.eus 2011ko ots. 16a, 12:38

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak bertso lehiaketa jarri du abian. Biribilguneak gai hartuta, hiru bertso sorta idatzi beharko ditu parte hartzaile bakoitzak, nahi beste alditan. Itxulapikoak jarri dituzte bertsoak botatzeko, eta papertxoaren atzean izen edo ezizena eta telefono zenbakia jarri beharko ditu egileak. Itxulapikoak martxoaren 18ra arte egongo dira tabernetan, eta postaz ere bidali ahal izango dira martxoaren 20ra bitartean, erniarraitz@hotmail.com helbidera. Irabazleak Errezilgo Letea jatetxean afaria eskuratuko du eta, bigarrenak, 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako DVDa eta liburua irabaziko ditu. Goiko argazkian, tabernetan jarri dituzten itxulapikoetako bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide