TAO makina berria

Uztarria.eus 2011ko ots. 18a, 14:09

Plazan eta plaza atzean OTA makina berriak jarri dituzte. Hori dela-eta, tarifa berriak jarri dituzte (24 minutu=0,20 euro, 30 minutu=0,25 euro...) eta, gehienez, 90 minutu eduki daitezke aparkatuta autoak. Txartela ez duten autoei 40 euroko isuna jarriko diotela jakinarazi du Udalak, baina lehenbiziko hiru egunetan makinan bertan ordaindu ahal izango da isuna, hiru euroren trukean. Udalak adierazi duenez, "Soreasuko aparkalekuan lehenengo 90 minutuak doakoak dira eta egun osoa aparkatuta edukitzea 10 euro baino gutxiago ordaindu behar da". Goiko argazkian plazako TAO makina berria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide