Bi urterako hitzarmena Domusak eta Erniarraitzek

Uztarria.eus 2011ko ots. 22a, 11:41

Domusa Koop-ek eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteak datozen bi urtetarako hitzarmena sinatu zuten joan den astean. Domusak Erniarraitzen proiektuak babesteko konpromisoa hartu zuen eta elkarlanean arituko dira aurrerantzean. Elkarlan horrekin "bertso eskolen mugimendua indartzea, koordinazioa hobetzea, elkartrukea eta bitartekoen sorkuntzan lan hobea egitea" nahi dutela jakinarazi dute. Hitzarmena dela-eta, Erniarraitzek bi urte hauetan antolatzen dituen ekimenetan laguntzaile gisa agertuko da Domusa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide