Hauek ere Gernikako Akordioarekin bat

Uztarria.eus 2011ko ots. 2a, 12:03

Euskal preso politikoen eskubideen alde lanean ari diren herritarrek ere atxikimendua adierazi diote Gernikako Akordioari. Azpeitiko Gernika Sarea, Bake Bidean aterabide demokratikorako akordioaren aldeko atxikimenduak biltzen ari da alor desberdinetan. Hurrengo argazkia Azpeitiko langileek aterako dute. Ostegunean, hilak 4, izango da 19:00etan, plazan. Goiko argazkian, euskal preso politikoen eskubideen alde lanean ari diren herritar batzuk.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide