Igogailua Perretxikoan

Uztarria.eus 2011ko ots. 4a, 13:35

Perretxiko edo Oktogono bezala ezagutzen den eraikinak igogailua du dagoeneko. Abenduan eta urtarrilean egin dituzte igogailua jartzeko lanak eta 76.163 euro kostatu da martxan jartzea. Eusko Jaurlaritza eta IMSERSO-ONCE erakundeek emandako diru-laguntzekin finantzatu dituzte lanak. EPA eta Helduen Eskola Publikoko ikasleei "erraztasunak ematea" izan da Udalaren helburu nagusia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide