Usadio zaharrari eutsiz

Uztarria.eus 2011ko ots. 4a, 15:45

Gaur, Santa Ageda bezpera, Matxinbentako gazte koadrila batek Santa eskera irten du goizean goiz. Usadio Zaharrari eutsiz, kalez kale, auzo zauzo eta baserriz baserri ibiliko dira egun guztian. ETBko 'Hitzetik Hortzera' saiokoak ere beraiekin ibili dira goiz partean, pare bat orduan. Hori dela-eta, igandeko saioan botako dute Santa eskeko zatiren bat edo beste ETB1en, 21:00etan hasita. Herriko Ikastola eta ikastetxeetako ikasleak ere Santa Eskean ibili dira goiz partean. Goiko argazkian, Matxinbentako taldea Loidisaletxe bertsolariarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide