Neskak GBC-ko garaile

Uztarria.eus 2011ko ots. 8a, 11:31

Iraurgi ikastetxeko nesken taldea, ACBk antolatzen duen eskolarteko txapelketako Lagun Aro GBC mailako txapelduna da. Joan den igandean jokatu zuten partida Donostiako La Salle ikastetxekoen kontra eta azken geundoan lortu zuten garaipena, 50-49ko emaitzarekin. Iraurgi ikastetxeko nesken taldea Lagun Aro GBC taldearen ordezkari bezala, ipar konferentziako finalerako sailkatu da eta bertan, Caja Laboral Baskonia, Bilbao Bizkaia Basket eta Cai Zaragoza taldeen kontra jokatuko du. Iraurgiko mutilak, berriz, txapeldunorde gelditu ziren Donostiako Usandizagakoen aurka galduta. (Iraurgi ikastetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide