Enparango zubiaren aurrea konoz inguratuta dago joan den astetik. Liburutegi aldetik zubira sartu daiteke, baina irten Enparan Kaletik egin behar da, eta ez zubitik. Oraindik data zehaztu gabe dagoen arren, aurrerantzean Enparan kaleko bizilagunek txartel bat izango dute zubira sartu ahal izateko. Gainontzekoek, berriz, zubira sartzerik ez dute izango. Goiko argazkian, liburutegi aurrean jarri dituzten konoak.