Zinegotzi eta zinegotzi ohiak ere Gernikako Akordioarekin

Uztarria.eus 2011ko mar. 3a, 14:33

Zinegotzi eta zinegotzi ohiek ere Gernikako Akordioarekin bat egin dute. Dagoeneko hainbat sektoretako pertsonek atera dute akordioaren aldeko argazkia eta zapatuan, hilak 5, argazki erraldoia aterako dute Urolako Gernika Sareak deituta Loiolako basilika aurrean. Argazkia ateratzeko mosaiko handi bat osatuko dute 'konpromisoa' hitzarekin eta 12:00etan egingo dute ekimena. Goiko argazkian zinegotziak eta zinegotzi izandakoak udaletxeko eskaileretan. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide