Ikasberriko langileak ere Gernikako Akordioarekin

Uztarria.eus 2011ko mar. 4a, 11:54

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko langileek ere bat egin dute Gernikako Akordioarekin. Sektore askotako pertsonek atera dituzte argazkiak dagoeneko: zinegotzi eta zinegotzi ohiek, kazetariek, emakumeek, langileek, ikasleek... Hala ere, zapatuan izango da ekimen nagusia Loiolan, Urola Gernika Sareak antolatuta. 'Konpromisoa' hitza osatu eta mosaiko bat egingo dute basilika aurrean, 12:00etan. Goiko argazkian, Ikasberriko langileak. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide