San Martin Egoitzako karnabalak

Uztarria.eus 2011ko mar. 4a, 19:03

Kalean hastear dira karnabalak, baina herrian bada ospakizunekin hasi denik ere. San Martin Egoitzan, esaterako, Ostegun Gizena ospatu zuten egoiliarrek, senideek eta langileek. Egoiliarrak beraiek egindako mozorroekin jantzi ziren (argazkian). Txokolatea eta torradak dastatu zituzten merienda berezian, eta Ander eta Asier trikitilarien musikak borobildu zuen festa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide