Sokamuturraren dokumentala salgai hainbat tokitan

Uztarria.eus 2011ko mar. 4a, 19:03

'Azpeitiko sokamuturra. Soka ez da eten' dokumentalaren DVDak salgai jarraitzen du, hainbat tokitan. Azpeitian: Juantxo Txiki, Pastorkua, Ametsa, Patxo, Iraurgi, Eguzkitza, Lagun Onak M.B., Azpeitia, Orkatz, Etxe Zuri eta Jim Clark tabernetan, kiroldegikoan ere bai, Loiola hotelean eta Kili Kolor dendan. Azkoitian: Zurt, Ttakun eta Elurra tabernetan. 10 euro balio du. Otsailaren 26an estreinatu zuen dokumentala Zezen Beltz elkarteak, Sanagustinen. Argazkian, DVDaren azala (Zezen Beltz elkartea). Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide