Entzun, ikusi eta ikasi

Uztarria.eus 2011ko api. 13a, 13:17

Larunbat goizean Miren de Miguelek Bakardadeko Kaperan eskainitako hitzaldiaz gozatu ahal izan zuen hainbat herritarrek. Nicolas Saez de Elolak XVI. mendean eraikitzeko agindutako kaperaren historia, arkitektura, eskultura eta, batez ere, margolanez aritu zen de Miguel. Kaperaren bereizgarriak, xehetasunak eta garrantziaren zergatiak bertatik bertara, entzunez eta ikusiz ezagutzeko aukera ederra izan zen herritarrentzat. (Olatz Prat)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide