Atzo, asteartea, aurkeztu zuten Iraurgi Cup futbol txapelketa. Ekainaren 17tik 19rako asteburuan izango da eta Euskal Herriko taldeez gain, Espainiako zein Herrialde Katalanetako izen handiko taldeak etorriko dira; Bartzelona, Valentzia edo Sevilla, esaterako. Antolatzaileek Azkoitiko eta Azpeitiko denda, enpresa eta jatetxeen laguntza eskertu dute bereziki. Erakundeen eta kirol taldeen laguntzarekin batera "ezinbestekoa baita" babes hori. Goiko argazkian, Azkoitiko kirol zinegotzi Yolanda Larrañaga, Azpeitiko kirol zinegotzi Julian Kortajarena, Mikel Aranburu eta Mikel Labaka, Iraurgi Cup-eko antolatzaile Meliton Rodriguez eta Aitor Aranguren eta Lagun Onak Futbol Taldeko presidente Joxe Mari Larrañaga. Informazio gehiago