Bizikleta, Jose Maria Geretarentzat

Uztarria.eus 2011ko api. 15a, 12:59

Azpeitiko Udalak Landetako eta Urrestillako lantegietara autobusez joaten ziren erabiltzaileen artean bizikleta bat zozkatu zuen joan den astean, eta Jose Maria Geretari egokitu zaio. Geretak adierazi duenez, duela hiru urte hasi zen autobusa erabiltzen eta oso gustora dago: "Autoa ez erabiltzeko hasi nintzen, gainera bazkaltzera itzultzeko oso ondo etortzen zait ordutegia. Zerbitzua oso ondo dago eta nik herritarrei gomendioa egiten diet erabiltzeko. Horrelako zerbitzurik ez dago!". Goiko argazkian, Julian Eizmendi alkatea, Jose Maria Geretari bizikleta ematen. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide