Bi igogailu berri

Uztarria.eus 2011ko api. 19a, 12:54

Jose Luis Borau Jordán Fundación Onceko teknikaria Azpeitian izan zen atzo, astelehena, goizean. Betharrametako eta Perretxikoko igogailuak ikuskatzen izan zen herrian. Izan ere, igogailu horiek egiteko lanek Imserso-Once hitzarmenari esker diru-laguntzak izan dituzte. Betharrametako igogailuaren aurrekontua 100.050 eurokoa izan da eta hitzarmena dela-eta, 66.035 euro jaso dituzte. Perretxikoko lanen aurrekontua, berriz, 76.739 eurokoa izan da eta, Imserso-Oncek 38.370 euro eman ditu. Goiko argazkian, Edurne Zubia Gizarte Ekintzako arduradun teknikoa, Jose Luis Borau Jordán Fundación Onceko teknikaria eta Julian Eizmendi Azpeitiko alkatea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide