Sariak banatuta

Uztarria.eus 2011ko api. 20a, 14:25

Joan den zapatuan, hilak 16, egin zuten Urola Bailarako XXXIV Argazki Rallyko sari banaketa. Juan Joxe Agirrek jaso zuen lehenengo saria. Bigarrena, Iñaki Aranburuk eta, hirugarrena, Cristina Arzadun-ek. Azpeitiko lehenengoa Igor Froilan izan zen. Argazki onenaren saria ere Juan Joxe Agirrek eskuratu zuen eta Urrestilla gai hartuta ateratako argazki onena Igor Froilanena zela erabaki zuten epaimahaikideek. Goiko argazkian, ezkerretik eskubira, Jose Arzadun (Cristinaren aita), Juan Joxe Agirre, Igor Froilan eta Iñaki Aranburu sari banaketa ekitaldian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide