Bidegorria itxita, frontoia estaltzeko

Uztarria.eus 2011ko mai. 23a, 19:27

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarairen Berdelari eraikineko frontoia estaltzeko lanak berehala hasiko dituzte. Obrak hasi aurretik frontoiaren alboan hesiak jarri dituzte eta, horrela, obrak amaitu arte -San Inazio festak aldera amaitzea espero dute- Perretxiko eraikinetik Garmendi auzuneraino doan bidegorriaren zatia itxita egongo dela jakinarazi du Udalak. Altuna y Uria enpresak egingo ditu lanak eta proiektuak 300.000 euroko aurrekontua dauka. Irudian, frontoiak estali ondoren izango lukeen itxura ikus daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide