PSE-EEkoak gaur, asteartea, larrosa banaketa egiten ari dira plazan. Larrosarekin batera Gipuzkoara begira dituzten asmoak-eta azaltzen dituen eskuorriak banatzen ari dira. Iñaki Uribe bertaratzekoa zen, baina azken orduko arazoak tarteko, ez da Azpeitiara etorri. Goiko argazkian, PSE-EEko emakume bat herritar batzuei larrosak ematen.