Bertan Merkatari Elkarteak sanjuanetako zozketa berezia egin du bezeroen artean. Larrañaga Hotelean bi bikoterentzat afaria eta gaur (ostirala) gauean Urrestillan jokatuko den pilota jaialdirako sarrerak zozkatu ditu Bertanek. Iosu Izagirre Naiart Serigrafian (argazkian, erdikoa da Izagirre) eta Asier Oiarzabal Osatuz Fisioterapia Zentroan, izan dira sarien jabeak.