Sanjoanen harira, hainbat ekimen

Uztarria.eus 2011ko eka. 20a, 13:36

Sanjoanak gerturatzen ari direla-eta, hainbat ekimenez gozatzeko aukera izan dute asteburuan Urrestillan. Ostiralean pilota partidak izan ziren eta zapatuan krosa eta kalejira. Igandean, berriz, Jubilatuen Eguna ospatu zuten egun guztian. Goiko argazkian, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea zapatuan Urrestillan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide