Bertsolari gazteek estreinatu dute Soreasu

Uztarria.eus 2011ko eka. 3a, 20:25

Gipuzkoako Eskolarteko 31. Bertsolari Txapelketaren finalistek estreinatu dute gaur, ekainak 3, Soreasu antzoki berria. Larunbat goizean, berriz, 11:00etatik 13:00etara ateak irekita izango ditu kultur eraikin berriak, herritarrek aretoa eta instalazioak ikusteko aukera izan dezaten. Larunbatean bertan, igandean eta astelehenean bezala, zine emanaldiak izango dira Soreasun. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide