Ruben Fernandez Cuatio madrildarrarentzat izan ziren atzo, igandea, Errekortari 2011 Zezenbeltz sariketaren sari nagusiak: Cuatio izan zen Errekortari 2011ren finalerako sailkatu ziren zortzien artean aurrena, eta berari eman zioten errekorte onenaren Zezenbeltz saria ere. Jonatan Estebanez Peta, Antonio Garcia Guana, Marcos Prieto, Sergio Delgado, Jesus Egurza, Sergio Valle eta Julian Gomez Carpio dira, Cuatiorekin batera, Tafallan abuztuan egingo den finalerako atzo sailkatu zirenak. Argazkian, errekortari bat zezenaren gainetik jauzia egiten. (Gaizka Otamendi) Informazio gehiago