Gune berria txukunduta

Uztarria.eus 2011ko uzt. 20a, 18:53

Garai batean gasolindegi txikia zegoen gunea, Perez Arregin, hesituta egon da denbora luzez, Alde Zaharreko lanetarako materiala-eta gordetzeko. Han pilatutako guztia kendu eta txukun-txukun utzi dute orain ibai ondoko lur-sailtxoa. Aurrerantzean zer erabilpen izango duen jakiteko zain, kotxezaleek behintzat topatu dute autoa uzteko toki berria (argazkian).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide