Kilometroen alde, bertsoak

Uztarria.eus 2011ko uzt. 26a, 12:46

Joan den ostiralean, hilak 22, Kilometroak 2011ren harira bertso saioa izan zen Soreasu antzokian. Jendez leporaino bete zen antzokia, eta sarrerarik gabe ere gelditu ziren batzuk. Umorez batzuetan, serioago besteetan, baina barrea eragiten jakin zuten oholtzara igo ziren sei bertsolariek. Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Josu Oiarzabal 'Xenpelar', Jokin Uranga eta Andoni EgaƱa aritu ziren kantuan. Gai jartze lanak, berriz, Sebastian Lizasok egin zituen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide