Txorimalo ugari Zelai Luzen

Uztarria.eus 2011ko uztailaren 5a

Gaur, asteartea, Udal udaleku irekietako gaztetxoek txorimaloak egin dituzte Zelai Luzen. Iaz egin zuten aurrenekoz txorimalo lehiaketa. Joan den astelehenean, ekainak 27, hasi ziren Udal udaleku irekiak, eta ostiral honetan bukatuko da lehenengo hamabostaldia. Hainbat ekintza egingo dituzte egunotan; besteak beste, Sanfermin Txiki Egunaren baitan entzierroa egingo dute ostegunean. Goiko argazkian, gaztetxoak goizean egindako txorimaloarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide