Pasa den asteartean, asteburuan Hernanin gertatutako hilketa eta erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuten 100 bat lagunek, plazan. 'Emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitu' lelopean egin zuten bilkura, eta ia hiru astean Euskal Herrian gertatu den hirugarren hilketa izan da Charo Romanena. Goiko argazkian, atzoko elkarretaratzeko une bat.