Errezilen ere, Kilometroen alde

Uztarria.eus 2011ko uzt. 13a, 19:54

Azpeitiko Ikastola Ikasberrik eta Errezilgo Atala Kultur Taldeak Kilometroak 2011ren inguruan lankidetza akordioa sinatu dute. Horrela, Atalak argitaratzen duen Zokomian hilabetekariak hilero emango du Kilometroak 2011ren ekimenaren berri, Errezilgo ikusmiratik abiatuta: Kilometroak 2011 eta Errezilen artean sortu diren harreman, ekintza edo jardun askotarikoen berri ematea izango da eginkizun nagusia. Aldi berean Azpeitiko ikastolak Zokomian-en presentzia bermatuko du Kilometroetan. Argazkian, ezker-eskubi, Ikasberriren lehendakari Aitor Unanue eta Atalaren lehendakari Gorka Tolosa, sinadura ekitaldian. (Roman Azkue)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide