Pablo Etxeberria Bilbon txapeldun

Uztarria.eus 2011ko uzt. 14a, 16:51

Joan den larunbatean Bilboko 72. Itsasbidea igeriz Club Deportivo Bilbao saria jokatu zuten. Infantil mailan Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkarteko Pablo Etxeberriak (argazkian, podiumaren gailurrean) irabazi zuen proba, bigarrenari 39 segundo kenduta. Bilboko udaletxe paretik hasi eta Guggenheim museo aldera joanda, Calatravaren zubi azpian buelta eman eta berriro udaletxera itzuli ziren igerilariak, 680 metro eginez. Etxeberriak zortzi minutu eta hamahiru segundo behar izan zituen. (Izarraitz Igeri Elkartea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide