Auzolanari Klik! egun jendetsua

Uztarria.eus 2011ko ira. 19a, 13:40

Joan den zapatuan, hilak 17, 'Auzolanari Klik! Hik lan eta nik jai' Eguna ospatu zen. Goizean Sanjuandegin kontzertuak izan ziren, eta bazkaria egin zuten 200 bat lagunek. Arratsaldean kalejira egin zuten hainbat lagunek, Sanjuandegitik Alde Zaharrera. Txerri errea jatera ere jende ugari gerturatu zen plazara, eta gaueko kontzertuetan ere giro ederra egon zen plazan eta inguruan. Goiko argazkian antolatzaileak herri bazkarian paella banatzen. Argazki bilduma ikusteko egin klik goiko loturan. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide