Gudariak gogoan

Uztarria.eus 2011ko ira. 27a, 11:49

Gaur, asteartea, Gudari Eguna dela-eta, omenaldia egin zieten igande goizean Angel Otaegiri, Dionisio Aizpuru 'Kurro'-ri eta Pedro Mari Isart 'Pelitxo'-ri. Azpeititik mendiz Nuarbera joan ondoren, omenaldia eta bazkaria egin zituzten. Gaur, Gudari Egunaren karietara, 12:00etan ikastetxeetako ikasleek elkarretaratzea egingo dute Oktogonoko (perretxikoa) biribilgunean. 19:30ean, berriz, manifestazioa izango da plazatik abiatuta. Goiko argazkian igandeko omenaldiko une bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide