Urruzuno saria Amaia Galarragarentzat

Uztarria.eus 2011ko ira. 8a, 18:50

Amaia Galarraga Urola Ikastolako ikasleak (argazkian) prosa ataleko B mailako saria irabazi du Urruzuno Literatura Lehiaketan, Irribarre bat lanarekin. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ikasten ari diren gazteen artean euskara idazteko zaletasuna sustatzeko asmoz antolatzen du urtero Urruzuno literatur lehiaketa Eusko Jaurlaritzak. Bretainian zehar bidaiatzen dabil egunotan Galarraga, gainerako sarituekin batera. Guztien lanak Sagastiberri argitalpeneko 2011ko liburuan argitaratuko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide