Adolfo Nicolas, Jesusen Lagundiaren Aita Generala, Loiolan izan zen joan den larunbatean (irailak 10), Azpeitiko Udalaren ordezkariei harrera egiteko. Abuztuan Loiolan bertan egindako gazte kristauen topaketen antolaketan eskainitako laguntza eskertu zien Nicolasek udal ordezkariei, oroigarri batekin. Argazkian, ezkerretik eskubira, Iñaki Portilla zinegotzia, Eneko Etxeberria alkatea, Adolfo Nicolas, eta Manuel Unanue zinegotzia. (Azpeitiko Udala)