Sahatsa Cambrilsen

Uztarria.eus 2011ko ira. 14a, 19:34

"Lana ongi egin eta aukera ongi aprobetxatu izanaren sentsazioarekin" itzuli dira Sahatsa dantza taldeko kideak Cambrilsetik (Herrialde Katalanak). Hango makil-dantza topaketan hartu zuen parte Sahatsak larunbatean (irailak 10). Kataluniatik kanpoko talde bakarra izan zen Azpeiti-Azkoitikoa, eta ikuslegoaren harrera beroarekin "harriturik" gelditu zirela kontatu dute taldekideek. Sahatsakoek Cambrilsen ateratakoa da goiko argazkia. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide