Pedro Luengoren lanak, Elgoibarren

Uztarria.eus 2011ko urr. 4a, 13:58

Pedro Luengo azpeitiarraren eta Udane Juaristi azkoitiarraren margoak ikus daitezke joan den ostiraletik Elgoibarko Kultur Etxean. Bien artean osatu dute erakusketa, 28 lanekin. Urriaren 16ra bitartean egongo da erakusketa zabalik. Astegunetan, 18:30etik 20:30era bitartean, eta zapatuetan 12:00etatik 14:30era, zein 19:00etatik 21:00etara. Jaiegunetan, 12:00etatik 14:30era egongo da irekita. Goiko argazkian Udane Juaristi eta Pedro Luengo euren lanekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide