'Erregea eta bufoia' Sanagustinen

Uztarria.eus 2011ko urriaren 17a

Igandean (urriak 16) Erregea eta Bufoia ikuskizuna izan zen Sanagustin kulturgunean. Bertsoa eta antzerkia, biak ere inprobisasio hutsean, lantzen dituen ikuskizuna da. Azpeitian, Ander Lipus aktorea eta Andoni Egaña bertsolaria aritu ziren Unai Elizasuk jarritako gaiei erantzuten (argazkian). Herrira egokitutako gaiekin, umore askoko saioa atera zitzaien eta barre algara batzuk bota zituzten gerturatuko 276 ikus-entzuleek. Hemen bideoa (Sanagustin kulturgunea) Hemen bideoa

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide