BTT ibilaldia

Uztarria.eus 2011ko urr. 18a, 12:22

Joan den igandean, hilak 16, 40 bat lagunek hartu zuten parte Lagun Onak M.B.-k antolatutako BTT irteeran. Zumaiara joan etorria egin zuten elkartu zirenek, eta Lagun Onakekoek adierazi dutenez, parte hartzaileak gustura gelditu ziren egindako itzuliarekin. Bestalde, bestetan egin izan dituzten ibilaldiekin konparatuta, igandekoa gora-beheratsuagoa izan zela adierazi dute antolartzaileek. (Lagun Onak Mendi Bazkuna)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide