Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna, bihar

Uztarria.eus 2011ko urr. 18a, 13:56

Gaur, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna da. Horren karietara, atzo, asteartea, Katxalin elkarteko Azpeitiko kideek laxo arrosak eta informazioa banatu zituzten. Katxalin elkarteko kideek mahaia jarri zuten udaletxe azpian eta bederatzietatik ordubatera egon ziren bertan. Katxalin bularreko eta ginekoliako minbiziagatik eragindako Gipuzkoako emakume elkartea da. Goiko argazkian, elkarteko kideak atzo, udaletxe azpian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide