Autoak badu jabea

Uztarria.eus 2011ko urr. 19a, 14:12

Kilometroak 2011ren baitan, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik zozkatu duen Ford Focus autoak badu jabea. Pasaiako Larraitz Iñigori egokitu zaio. Atzo eman zizkion autoaren giltzak Eibarko Kondia Autoak-eko Toño Araujok. Argazkian, autoarekin aurrez aipatutako biak, Kondia-ko Patxi Lejardi eta Ikastolako Luis Aranguren eta Pepe Aristegi, ikastolaren atarian. (Nerea Uranga)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide