Gaur, urriak 12, Espainiako egutegian Hispanitate Eguna dela-eta, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin dozena bat ikasle inguruk Herri Eskolak egin dituzte. 10:00ak pasatxoan hasi dituzte eskolak eta, besteak beste, Azpeitiko Gazte Mugimenduaren bilakaeraz-eta jardun dute bertan elkartu direnek. Goiko argazkian, Herri Eskoletan elkartu diren ikasleak hitzaldia entzuten.