Garagardo azoka gauean itxita izan bazen ere, atzo arratsaldean mus txapelketa egin zuten Berdura plazan 38 bikotek. Aurreneko lau postuak lortu zituzten bikoteentzako prestatu zituzten sariak: irabazleei txapela, 400 euro eta afaria eman zizkieten; bigarrengoei 200 euro eta afaria; hirugarrengoei 100 euro eta afaria eta laugarren bukatu zutenek, afaria eskuratu zuten. Arratsalde partean barra irekita egon zen, nahi zuenak garagardo hartu ahal izateko. (Xabier Otamendi)