Azpeitiarrak organo zikloan

Uztarria.eus 2011ko urr. 14a, 17:30

Organo Erromantikoaren XII. Zikloak azkenaurrenko aste bukaera izango du datorrena. Igandean, Loiolan, Mario Ciferri organo-jotzaile italiarra ariko da, 20:00etan. Azkoitian, berriz, bi kontzertu izango dituzte zapatuan, hilaren 15ean. Aurrenekoan (11:00), Azpeitiko Juan Antxieta eta Bergarako musika eskoletako ikasleek joko dute. Ane Bereziartua eta Mikel Arenas (argazkian, Jose Luis Frantzesenarekin) dira Azkoitian joko duten azpeitiarrak. (Argazkia: Onintza Lete Arrieta) Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide