Sanagustin Kulturgunean izan zen atzo, asteartea, Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, beste diputatu batzuekin batera. Ahaldun Nagusiak 2012ko aurrekontu proiektuaren berri eman zien bertaratu ziren ehun bat herritarrei. Goiko argazkian, Iñaki Errazkin, Martin Garitano, Helena Franco eta Arantxa Ruiz de Larrinaga.