Berdinketa derbian

Uztarria.eus 2011ko aza. 15a, 10:59

Joan den zapatuan, hilak 12, Ikasberri eta Lagun Onakeko Jubenilen Ohorezko Mailako taldeek derbia jokatu zuten, Garmendipen. Ikasberri 2-0 aurreratu zen markagailuan, baina lehenengo zati bukatzerako 2-2 enpatatzea lortu zuen Lagun Onakek. Jende ugari joan zen partida ikustera. Partidan bi zozketa egin zituzten antolatzaileek; Kilometroen aldeko elastiko bat eta Zabala harategiak emandako bi txuleta eta Galarraga baserriko gazta bat. Goiko argazkian elastikoaren irabazlea bi klubetako ordezkariekin. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide