Arrakasta taula gainean

Uztarria.eus 2011ko aza. 15a, 11:05

Soreasun ez zen auki hutsik gelditu joan den ostiralean, 'Bodologuak' antzezlanean. Jendetza bildu zen, bai antzoki barruan, baita kanpoan ere. Izan ere, askok ezin izan zuten Egoitz Lasak, Nagore Aranburuk eta Mikel Pagadizabalek antzeztutako lana ikusi. Zapatuan, berriz, Oier Guillan moderatzaile lanetan jarrita, Xabier Lopez de Askasibar, Alaitz Olaizola eta Daniel Landarten artean 'Antzerkia norentzat? idaztearen plazerra' mahai-ingurua egin zuten Sanagustin Kulturgunean. Bakoitzak bere esperientzia kontatzeari ekin zion hasieran, eta ondoren, norentzat idazten zuten ere azaldu zuten. Hitzik gabeko antzezlanik idazten al duten ere eztabaidatu zuten, beste gai askoren artean. (Xabier Otamendi).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide